XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

honen faltan, dauden estatistikak erabiltzea garrantzizko abiapuntua izan daiteke diagnostiko hori egiteko.

Emakumeen gizarte egoerari buruzko informazio estatistikoa edukitzeko modu onena da, luzera, hau da denboran, eta zeharka, une jakin batean, sektore desberdinen artean dauden aldeak ikusteko erabil daitezkeen gizarte adierazleak edukitzea.

Baina, nahiz eta herrialde bakoitzak eduki ohi dituen estatistikak, hauek ez daude beti tokiz toki bereiziak.

Halarik ere, erabil daitezke beti, jadanik eginak dauden estatistikak, nahiz eta hauen erabilerak bestelako esanahia hartzen duen halakoetan.

Emakumeen gizarte egoera eta generoko harremanak aztertzeko aukera emanen dizkiguten estatistikak lortzeko zailtasunen artean, hauen zehaztasuna dugu.

Erroldek eta inkesta berezituek oraindik dituzte beren diseinuan, datuen zehaztasunari kalte egin diezaioketen sexu estereotipoak.

Esate baterako, informazio oinarritzat familia hartzerakoan, azken aldi hauetako erroldetan metodologia hobetu egin bada ere, oraindik ere badira, familia barruan ohiko lan banaketa sexuala ematen deneko ustea erakusten duten suposizioak.

Honek ezkutatu egiten ditu, azken urteotan, famili unitateetan emaniko aldaketa asko.

Horrelako beste adibidea dugu, ekonomi jardueren gainean eginiko inkestetan biltzen den informazioa, maiz ez baitute kontuan hartzen emakumeek nekazaritzan edota etxe lanetan egiten duten soldata gabeko lana.

Guztiarekin ere, mugatuak badira ere, estatistikak abiapuntu ona dira eta erabilgarriak dira, neurtzeko beste moduekin batera erabiliz gero.

Emakumeen egoeraren azterketok ez du datu estatistikoetara soilik mugatu beharrik, informazio hau beste neurriekin osa baitaiteke, hala koantitatibo nola koalitatiboki.

Datuak modu zuzenean lortzeak aukera ematen du, estatistiken erabileran gerta daitezkeen eskasiak osatzeko.

Gainera, ezinbestekoa da, dimentsio kultural eta subjektiboak erantsi nahi baditugu, zeren emakumeek beren egoeraz duten iritzia garrantzi handikoa baita, generoko sistemak nola funtzionatzen duen ulertuko badugu.

Edozein ikusmolde metodologikotik abiatuta ere, kontitabibo nahiz koalitatibotik, eta jadanik eginak dauden estatistikak erabiliz gero, estatistika hauek gizarte adierazletako sistema bihurtuak edo bihurtu gabeak badira ere, hasi aurretik, metodologiako behar bat agertzen zaigu.

Behar hau da, emakume eta gizonezkoentzat aurkituriko diferentzien gainean eginen den definizioa, baldin eta diferentziarik agertzen bada, noski.

Emakumeen gizarte egoera azaltzeko egin daitekeen edozein saioak abiapuntu bezala hartzen duen hipotesi nagusia da badirela diferentziak emakumeek eta gizonek gizartean duten egoeran.

Diferentzia hauek, gainera, emakumeen aurkakoak omen dira.

Hemendik sortzen zaigu, diferentziak daudela egiaztatzeaz harat doan beharra, alegia zein kasutan erabaki daiteke diferentzia hauek bereizkeriaren erakusle direla.

Honek eskatzen digu, bereizkeriaren kontzeptua zehaztea.

Hau da, noiz diferentziek bereizkeriako kasua erakusten diguten eta noiz ez.

Esate baterako, emakumeak, espetxeraturiko biztanleriaren %50a ez izatea edo bihotzekoak jota hildakoen erdia ez izatea, bereizkeriaren adierazle al dira?

Sexuen arteko desberdintasunaren adierazle den hau al da aldatu nahi ditugun faktoreetako bat?

Sexuen arteko desberdintasuna ez da derrigorrez aurkako desberdinkeria.